Diario Vasco
Futbol jokalariak.
Futbol jokalariak. / AMAXKAR

Trainerua gaur Oriako jaitsieran eta bihar senior taldeak Zarauzko hondartzan

Getariako trainerua lanean ikusi nahi duten zaleek, aukera ederra izango dute gaur arratsaldean Oriora hurbiltzen badira. Bertan jokatuko da Oriaren XXIII. Traineru Jaitsiera arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Gateak izango dira lehendabizi, gero beterano eta emakumeak eta azkenik gizonezkoak, getariarrak 17:00etan aterako dira azken txanda honetan. Joan den astean Kaikuk antolatutako jaitsieran egindakoa hobetu nahian aterako dira gure mutilak.

Hondartza futbola

Bestalde bihar goizean, hondar-tzako futbol txapelketaren barne eta Zarauzko hondartzan senior mailako bi taldeak lehian izango dira. 10:30ean hasita Oreka-Balearri (2. zelaian) eta Indaux-Txanela (7. zelaian).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate