Diario Vasco

Getariarra da Araubide Juridikoko eta Funtzio Publikoko zuzendari berria

Maite Barruetabeña getariarrak kargu berria izango du. Ondoan, Imanol Lasa.
Maite Barruetabeña getariarrak kargu berria izango du. Ondoan, Imanol Lasa. / AMAXKAR
  • Maite Barruetabeñaren ardurapean egongo da zuzendaritza sortu berria Aldundian, orain arteko funtzioei Araubide Juridikokoak gehituko dizkie, Luis Eliceguiren lekukoa hartuz

Maite Barruetabeña (Getaria, 1980) da Aldundiko Araubide Juridikoko eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusi berria. Joan den astearteko Gobernu Kontseiluan onartu zen zuzendaritza berria sor-tzea, orain arte autonomoak ziren Araubide Juridikoko eta Funtzio Publikoko arloak bateratuz.

Zuzenbidean lizentziatua, Zuzenbide Zibilean doktorea bikain cum laude-ko notarekin eta Lan Harremanetan diplomatua, UPV-EHU-n eman du Barruetabeñak bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena, ikertzaile gisa aurrena eta irakasle gisa ondoren. Hainbat fundazio eta entitateetako kolaboratzaile eta kidea izan da; master, ikastaro eta mintegietan parte hartu du hizlari gisa, eta argitalpen ugariren egilea ere bada.

Legealdia hasi zenetik ona, Fun-tzio Publikoko zuzendari jardun du. Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak azpimarratu duenez, «ezinbesteko oinarria» izaten ari da Foru Aldundia bere antolaketa eraldatzeko eta belaunaldi aldaketa gauzatzeko egiten ari den apustu estrategikoaren barruan, lan poltsa eta lan eskaintza publiko berriak diseinatuz eta antolatuz, langileen formakuntza eta konpetentziak modernizatuz, eta ezagutza eskualdaketarako neurriak hartuz, datozen urteetan izango diren jubilazio ugarien ondorioz know how-a gal ez dadin.

Funtzio horiei, Araubide Juridikoaren arloari lotutakoak gehituko dizkie Barruetabeñak. Funtzionamendu eraginkorragoa eta desburokratizatuagoa lortzeko erabaki da Funtzio Publikoko eta Araubide Juridikoko zuzendaritzak elkartzea, bi zerbitzuak estuki daudelako eguneroko lanetan, eta erakunde gehienetan ere horrela daudelako antolatuta. Luis Eliceguiren (Zaldibia, 1952) lekukoa hartuko du Barruetabeñak, joan den astean hartu bai-tzuen hark erretiroa.

Gaztetzen

«Pertsona gazte batek ordezkatuko du, mundu akademikoan ospe handikoa, sobera prestatua, eta kudeaketa publikoan bere gaitasuna erakutsi duena denbora gutxian, zehazki Aldundiaren giza baliabideen kudeaketan, langileekiko eta haien ordezkariekiko interlokutore nagusi gisa. Egiteko horretan zorroztasuna eta gertutasuna uztar-tzen jakin izan du orain arte», adierazi du Lasak, gaineratuz aldaketa honek Aldundia gauzatzen ari den «gaztetze» prozesua islatzen duela. Araubide Juridikoko zuzendaritza bere gain hartzen duen lehen emakumea da getariarra.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate