Diario Vasco

Danbolin Musika Eskolako 200 dantzari inguru gaur Karela kiroldegian

Koreografia eta dantza ezberdinak erakutsiko dizkigute.
Koreografia eta dantza ezberdinak erakutsiko dizkigute. / ETXEBERRIA

Jaitsieraz gain, kultur emanaldi interesgarri bat iragartzen da gaur arratsaldean Karela kiroldegian, izan ere 17:00etatik aurrera Danbolin Musika Eskolako ikasleen dantza emanaldia antolatu da. Bi zatitan banatuko da emanaldia; lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta bigarrengoan ikasle helduek, guztira, bi zatien artean, 200 dantzari inguru elkartuko direlarik.

Lehenengoan, Jurdana Otxoa eta Ander Errasti irakasleekin ikasten ibili diren 4 urtetik 6 urte bitarteko 64 ikasleek parte hartuko dute, eta dantzatuko dituztenak: Korrika 9; 'Bizi ganoraz', Korrika 10; 'Euskal herria korrika' , Korrika 3; 'Korrika 3' eta Korrika 20 eta, bukatzeko 'Zirkorrika'.

Bigarren saioan, Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren 135 ikasleek parte hartuko dute, 7 urtetik 15 urte bitartekoek. Ondorengoak dantzatuko dituzte: 'Agurra', 'San Petrike', 'Guardiako arku dantza', 'Abaltzisketako txantxo dantza, 'Launango', 'Goazen Mix', 'Txontxongilo', 'Berako makil dantza', 'Aldapan gora', 'Uztai dantza', 'Arin-Arina', 'All Nights' eta 'Gabak zeruari begira'.

Lerro hauetatik, guraso eta senitarteko, lagun eta herritarrak gonbidaturik geratzen zarete.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate