Borrar
Mozorrotuta.
Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea bihar amaitzen da

Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea bihar amaitzen da

DV

Viernes, 10 de febrero 2017, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getariarrak mozorroak prestatzen hasiak dira otsaila bukaeran izango diren Inauterietako baina festak iragartzeko urtero legez, kartel lehiaketa antolatu da eta lanak aurkezteko azken eguna bihar izango da, 19:00ak bitartean udaletxean edo liburutegian.

Oraindik denbora geratzen denez, gogora ditzagun oinarri nagusiak animatzen bazarete bizkor lanean jartzeko. Gaia 'Getaria eta Inauteriak' izango da eta kartelaren barne derrigorrez ondorengo testua idatzi behar da, 'Getariako Inauteriak 2017' eta honen ondoan lema bat asmatu behar dute egileak. Adin guztietako getariarrek har dezakete parte eta edozein eratako lanak onartuko dira. Gaztetxoenak, 16 urte bitartekoak eskuz eginak izan beharko dute baino hortik gorakoak bakoitzak nahi bezala egindakoak.

Kartela A3 neurrikoa behar du izan eta partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango du.Lanak aurkezterakoan egilearen izena eta datuak gutun-azal batean sartu behar dira eta lehiaketako kartela ez da izenpetuko. Epaimahaia, Kultura Batzordeak eta herriko artistek osatuko dute. Hauek hartutako erabakia lanak aurkezteko azken eguna igaro ondoren hurrengo astean jakitera emango da.

Saritutako kartelek Getariako Inauteriak 2017ko jai egitaraua iragarriko dute. Kartel irabazleak Udalaren esku geratuko dira, eta aurkeztutako lan guztien argitalpen eskubideak izango ditu. Aurkeztutako kartelekin erakusketa egingo da Udaleko sarreran (otsailaren 20tik 27ra). Irabazi ez duten kartelak 15 egunetan jasoko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios