Diario Vasco

Abian jarriko da bihar VII. Floren Futbito Txapelketa Txeruren eskutik

Borroka. Baloiaren jabetza lehiatzen da une oro.
Borroka. Baloiaren jabetza lehiatzen da une oro. / AMAXKAR
  • Lehiaketan hamar taldek eman dute izena eta aurten partidak ostiral eta larunbatetan jokatuko dira

VII. Floren Memoriala, Gure Txeruk antolatzen duen futbito txapelketa, bihar jarriko da jokoan. Urtarrilaren 27an egin zen bilera informatiboa eta handik atera da aurtengo arautegia eta egutegia.

Talde kopuruari dagokionez, gorakada txiki bat izan da, joan den urteko edizioan bederatzi talde lehiatu baziren, aurtengoan, hamar taldek izena eman eta borrokatuko dute txapelketa irabazteko asmoarekin. Beste berrikuntza bat ere izango da VII. edizio honetan, lehen partidak ostiraletan bakarrik jokatzen ziren eta hastear dagoen txapelketan larunbatetan ere jokatuko da. Ostiraletan, hiru partida jokatuko dira, lehenengoa gaueko 21:00etan hasiko litzateke eta ondorengo biak jarraian ospatuko lirateke, 22:00etan eta 23:00etan. Larunbateko ordutegiari dagokionez, arratsaldeko 16:00etan jokatuko da lehen norgehiagoka eta 17:00etan bigarrena.

Bihar futbito txapelketa abian jarriko da eta iragartzen diren partidak ondorengoak izango dira; gaueko 21:00etan Iribar eta Txoko taldeak aurrez aurre ikusiko dira eta epailea Haitze taldeak jarritakoa izan behar du. 22:00etan, Hai-tze eta Elkano taldeak jokatuko dute, Xagu taldeak jarritako epailearekin. Hirugarren eta azken partida, Xagu eta Amona Maria taldeen artekoa izango da, gaueko 23:00etan Txokok jarritako epailearen agindutara. Partida guztiak herriko frontoian jokatuko dira.

Lehen jardunaldia osatzeko, larunbatean beste bi partida jokatuko dira. Arratsaldeko 16:00etan eta beti bezala herriko frontoian, Politena eta Giroa taldeak jokatuko dute Kaia-Kaipe taldeko epailearekin eta 17:00etan Balearri eta Kaia-Kaipe, Politenako epailearekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate