Diario Vasco

Emakumeen Masters Cup pilota txapelketa Zestoan abiatu zen

Partida bikainak eskaini zituzten Master Cup emakumeen arteko pilota txapelketa.
Partida bikainak eskaini zituzten Master Cup emakumeen arteko pilota txapelketa. / ARRIZABALAGA

Pasa den igandean jokatu zen lehenbiziko aldiz emakumeen esku-pilotako txapelketa bat Gipuzkoan, Zestoan zehatzago esanda. Giro bikaina eta jende asko izan zen bertan.

Lehen ere aipatu genuen bezala, pilota txapelketa bi kategoriatan jokatuko da: elite maila eta lehen mailan. Elitean 25 emakumek hartuko dute parte eta lehen mailan berriz 27 bikotek.

Lehen mailako bikoteen artean Naroa Agirre herritarra (Arroagokoa) eta Maddi Unanue azpeitiarrak osatutako bikote gazteak igandeko lehen kanporaketan bi partida jokatuko zituzten, eta biak irabazi gainera.

Aipatzekoa da txapelketako hurrengo jardunaldia igande honetan hilaren 29an jokatuko da, Larrabetzun.

Emakumezkoen Master Cup eskuzko pilota txapelketan 75 emakume pilotarik eman dute izena. Partaideak hainbat lekuetako pilotariak daude zerrendan, baita, eta ez gutxi, Euskal Herritik kanpokoak (Granada, Bartzelona, Valen-tzia, Kuba, agian Mexiko...), txapelketari oraindik eta dimentsio handiagoa emango diotelarik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate