Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Legez kanpo izan zenean ere hor azaltzen zen ikurriña.
Ikurrina legeztatzearen 40. urtemuga gogoratuko du Zestoako Udalak

Ikurrina legeztatzearen 40. urtemuga gogoratuko du Zestoako Udalak

K. ARRIZABALAGA

Jueves, 19 de enero 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur duela 40 urte, 1977ko urtarrilaren 19an, ikurrina legeztatu egin zen Hego Euskal Herrian. Gerra garaitik, 40 urtean, erabat debekatuta egon zen hau eta etengabeko jazarpena pairatu zuen. Horregatik, oso egun berezia izan zen, aspaldiko partez ikurrina udaletxetan, jendaurrean, erakutsi zenean.

1977ko urtarrilaren 19 hartan, Zestoako udaletxeko balkoian ikurrina jarri zen momentuko irudiak jasota geratu ziren Jesus Izeta 'Koiote' eta beste hainbat herritarri esker. Bestalde, orduan Udalbatza osatzen zutenetatik bost herritar oraindik bizi dira: Migel Iribar, Antonio Iriondo, Migel Larrañaga, Xabier Unanue eta Patxi Urbieta.

Zestoako Udalak urtemuga hori gogoratuko du eta bertara gonbidatuko ditu egun hartan protagonista izan zirenak eta, jakina, herritar guztiak. Ekitaldia xumea izango da. 19:00etan, ohiko Osoko Bilkura egingo da eta ondoren, 19:30ean, alkateak, Udalbatzaren izenean, hitz batzuk esango ditu. Jarraian, aipatutako ikus-entzunezkoa proiektatuko da, ekitaldira hurbiltzen diren protagonistek aurkeztuta.

Ekitaldia amaitzeko, duela 40 urte bezala, Udalbatzak ikurrina altxatuko du udaletxeko balkoian. Ekitaldia irekia izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios