Diario Vasco

Harrijasotze eta aizkolari txapelketak izango ditugu bihar eguerdian

Bihar igandez, eguerdiko 12:00etatik aurrera Aizarnazabalgo Atari-Soro pilotalekuan bi ikuskizun ezberdinen lekuko izango gara: lehenik Eusko Label binakako aizkolari txapelketa izango da urrezko mailan Leitzako Jon Rekondo eta Berako Donato Larretxea, Lezaungo Juan Jose Lz. Azpilikueta eta Beizamako Otañoren aurka arituko direlarik. Beren lana, 5 izakerako 24 enbor zatitzea izango da.

Ondoren, urrezko harrijaso-tze txapelketa izango da herriko Xabier Peñagarikano, Orioko Gorka Etxeberriaren aurka arituko delarik eta Aizarnako Josu Otaegik berriz, Orioko Aimar Galarragarekin neurtuko ditu bere indarrak. Hauek erabiliko dituzten harriak 150 kiloko koadroa eta zilindroa, 113 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola izango dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate