Diario Vasco

Eskola umeentzat aurtengo literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea irekita dago

Aurtengoan eskola umeentzat literatur lehiaketaren 30. edizioa betetzen da. Lanak aurkezteko epea martxoaren 24an bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko euskara zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.

LH3tik hasi eta DBH4 bitarteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte lehiaketan. Oinarriek adierazten dutenez, lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izan beharko dute eta gai aldetik librea. Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean. Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.

Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak. Maila bakoitzean bi modalitate izango dira: ipuina, eta olerkia edo bertsoa.Lanak, gehienez, bost orrialde luze izango dira. Parte hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi. Bestalde, lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira. Adierazi beharreko datuak: izen-deiturak, adina, ikastetxea eta ikasketa maila. Datu horiek ipuinaren edo olerkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.

Saritxoa

Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana izango dute. Udalak maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu. Lanak, esan bezala, Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko euskara zerbitzuan aurkeztu behar dira 2017ko martxoaren 24a baino lehen. Epaimahaia euskara zerbi-tzuko teknikariak, eta oraindik izendatu gabeko beste bi pertsonak osatuko dute.Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitara-tzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate