Borrar

Zestoa-Elgoibar mendi irteera hilaren 22an izango da

Juan Mugerza Kros Internazionala jokatuko dela aprobetxatuz antolatu da irteera

K. ARRIZABALAGA

Viernes, 13 de enero 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hurrengo igandean, hilak 22, azken urteetako ohiturekin jarraituz, eta Juan Mugerza Kros Internazionala famatua ospa-tzen dela aprobetxatuz, Zestoa-Elgoibar mendi irteera berri bat antolatu du Zestoako Agiro Mendi klubak. Nahi duten mendizaleak goizeko 7.30ean Gurutzeaga kaletik oinez abiatuko dira Elgoibar aldera, eta itzulera aldiz kotxe edo autobusean egingo dute (izena ematen duten kopuruaren arabera) 14:30ean. Izena emateko azken eguna hurrengo osteguna, urtarrilak 19, izango da, kiroldegian edo 943.14.79.42 telefonoan.

Bestalde, mendi taldetik dei egiten die federatu txartela atera dutenei hau jasotzera pasa daitezen kiroldegitik lehen bai lehen. Horrez gain jakin Agiro Mendi Klubeko egutegiak kiroldegian eta tabernetan daudela eskuragarri nahi duten guztientzat.

Zestoako Haur eskola

Hilaren 9an ireki zen Ekain Haur Eskolako matrikulazio epea eta hau zabalik egongo da ekaina arte. Beraz zuen haurra haur eskolara hasi nahi baduzue matrikulazio orriak eta informazioa eskuragarri izango duzue Ekain Haur eskolan, Helbidea hau da: Zubimusu auzunea 19 behea; telefonoa 943.89.71. 50 eta helbide elektronikoa, emaila: ekain.zestoa@haurreskolak.eus.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios