Diario Vasco

Hilaren 20ean izango den bertso afarirako txartelak salgai daude

Sustrai Colina bertsolaria Aizarnazabalen izango da.
Sustrai Colina bertsolaria Aizarnazabalen izango da. / J.M. LOPEZ
  • Herriko Adiskide Bertso eskolak antolatzen du eta Andoni Egaña eta Sustrai Colina arituko dira

Urtero bezala, Aizarnazabalgo Adiskide Bertso eskolako kideek urtarrileko bertso afaria antolatu dute datorren 20rako, gaueko 21:00etan Uztarri jatetxean.

Aurten gonbidatu gisa Andoni Egaña eta Sustrai Colina izango dira afal ordua eta ondorengoa animatzen; txartelak Uztarri bertan eta Zahar etxean daude salgai datorren urtarrilaren 18arte, kostua 30 eurotakoa delarik.

Liburutegia itxirik

Urtarrilak 17tik 27ra bitartean, liburutegia itxirik egongo da; ez ordea ludoteka. Gogorarazi sarean lan egitean egun horietan liburun baten beharra lukeenak inguruko herrietako edozein liburutegietan mailegu zerbitzua egingo diotela herriko liburutegiko txartelarekin inolako arrazorik gabe.

Plácido Domingo

Ostegunean ematekoa zen 'Todos los apellidos vascos' igande gauerarte atzeratu da, non Plácido Domingo agertzen den Aizarnazabalgo Enbilen, Getaria eta Zarautzen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate