Diario Vasco

Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak izango dira Udal Elkartearen eskutik

Lan bila. Prestaketa ikastaroak lagungarri izan daitezke.
Lan bila. Prestaketa ikastaroak lagungarri izan daitezke.
  • Gaurtik abian daude eta lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko prestatu dituzte

Urtarrila eta otsailean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu Udal Elkarteak, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Langabeziaren arazoa larria da eta langabeak lana bilatzerakoan ate berriak jo beharko ditu aurrerantzean. Dena den, azken urteko langabezi tasei dagokionez esan beharra dago eskualdean jaitsiera izan dela eta Getarian jaitsiera hori %0,5ekoa izan dela. 2015ean langabeak 101 ziren, % 7,3 eta joan den urtean berriz, 2016an, 91ra jaitsi da, % 6,8ra.

Honek joera ona erakusten badu ere, prestatua egotea ezinbestekoa da lana bilatzerakoan eta Udal Elkartetik ondorengo asteetan ikastaro ezberdinak antolatu dituzte. Lehenengoa, Curriculuma lantzea, gaur bertan egin da, beraz aukerak ihes egin die berandu ibili direnei baino aurrera begira beste hainbat izango dira.

Horrela, 'Gazte berme sistema' izenekoan, azalpenak emango dituzte zergatik eman behar dut izena? Onurak, sarbide baldintzak, neurria eta abar gaietan. Urtarrilak 20an izango da eta euskaraz. Hurrengoa, 'Lan bilaketa planifikatu eta antolatu' izenburupean hilak 27an izango da, norberak lan- bilaketa planifikatzeko eta antolatzeko tresnak landuko ditu. Hizkuntza, gaztelania izango da. 'Curriculum erdu berriak' izenburua du hilak 30eko saioak. Curriculum eredu berriak landuko dira (prezi). Hizkuntza: gaztelania. Otsailak 3an, 'Enplegu-atariak' izenburuarekin, lana-bilatzeko webguneak ezagutuko dituzte partaideak eta gaztelaniaz emango da. Otsailak 6an, 'Automarketina web bidez' izenburuarekin, baliabide digitalak landuko dira norbere konpetentziak eta abileziak azaltzeko eta balio erantsia gaineratzeko web orrialde baten diseinu bidez (wix). Ikastaro hau ere gaztelaniaz izango das. 'Genero berdintasuna: autoezagutza eta ahalduntzea' izena darama hurrengo ikastaroak, otsailak 10ean banatuko dena. Lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak duen garrantzia landuko dute. Saioa euskaraz izango da.

'Hautaketa probak' izena darama ondorengo iksataroak, lanpostua lortzeko pasa behar diren probak entrenatuko dira, otsailak 17an eta gaztelaniaz.

Azken saioa otsailak 20an prestatu da eta euskaraz izango da. Bertan, 'Enplegua Europan?' aztertuko dute, eman beharreko aurrera pausoak ezagutuko dituzte partaideak, eta Europan zehar lan-bilaketa prozesuan mugitzeko interesgarriak diren atariak .

Informazioa eta izen-emateak Urola Kostako Udal Elkartean, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzua. Helbidea Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz eta telefono zenbakia 943890808. Posta elektronikoa lanpoltsa@urolakosta.eus eta web orria www.urolakosta.eus.

Ikastaro hauek eskaintzen dituzte Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroak eta Orientazio Zerbitzuak. Enplegu Zentroa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako zerbitzua da. Enplegurako Orientazio Ekintzak eta Zerbitzuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatzen dituzte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate