Diario Vasco

Zilarrezko bost domina Orio A. Elkarteak aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan

Zortziko seniorrek. Bi untzi aurkeztu zituzten. Hondarribiak aurre hartu zieten.
Zortziko seniorrek. Bi untzi aurkeztu zituzten. Hondarribiak aurre hartu zieten. / JOSEJU OLASAGASTI

Orioko untziek hasi dute denboraldia. Igandean Bidasoako uretan aulki mugikorreko distan-tzia luzeko Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen. Orio Arraun Elkarteak bost zilar lortu zituen, eta beste hiru brontze. Dominak, binako laukoaren gizonezko kadeteak; lemazain gabeko laukoak, baita ere gizonezko kadeteek; zortziko gizonezko kadeteak; zortziko gizonezko jubenilak, eta zortziko gizonezko absolutoak 'A' untziak. Brontzeak berriz, binako lauko emakume infantilek; Skull bikoitza, emakume kadeteen 'A' untziak eta zortziko gizonezko absolutoko 'B' untziek. Orio Arraun Elkarteak 11 untzi aurkeztu zituen. Beste batek laugarren postua, beste biek bostgarrena eta beste batek 9 lortu zituzten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate