Diario Vasco

Igoera fasea ondo hasi dute Usurbil F.T.ko bi taldeek

 Infantil mutilek garaipena lortu zuten larunbat goizean.
Infantil mutilek garaipena lortu zuten larunbat goizean. / ARANBERRI
  • Usurbil Futbol Taldeko 1. Erregional eta 1. jubenil mailako taldeek ongi hasi dituzte euren igoera faseak

1. Erregional mailako taldeak 3 eta 2 irabazi zuen Harane futbol zelaian Berako Gure Txokoa taldearen aurka. Partida osoan zehar gehiago zirela erakutsi arren, herriko taldeak azken unean lortu zuen garaipena, partida amaitzear zela sartu baitzuten garaipenaren gola.

Lehen zatian usurbildarrek sortu zituzten gol aukera nabarmenenak. Joko onegirik egin ez arren, zenbait arrisku jokaldi egin zituzten eta horietako batean etorri zen neurketako lehen gola. Partida atsedenaldira iristear zela Iñaki Ulik aurretik jarri zuen markagailuan Usurbil Futbol Taldea.

Bigarren zatia ere ildo beretik joan zen, baina Gure Txokoak berdinketa gola sartu zuen geldikako jokaldi batean partida amaitzeko 25 minutu inguru falta zirenean. Hala ere, kolpe horri berehala erantzun zion Usurbilek eta segituan aurretik jarri zuen etxeko taldea Jon Mikel Azpiazuk.

Bazirudien partida honela amaituko zela, baina beste geldikako jokaldi baten ostean nafarrek berdinketa gola egin zuten eta 3 puntuak ihes egitear egon ziren, baina ez zen hala izan. Izan ere, Borja Pulido azken unean garaipenaren gola sartu zuen jaurtiketa gogor baten bidez. Honenbestez, larunbatean lortutako 3 puntuekin hasiera ona eman dio igoera faseari 1. Errejional mailako taldeak.

1. Jubenil mailako taldeak ere, igoera faseko lehenengo jardunaldian 3 puntuak eskuratu zituen larunbatean Zarautzen. 0 eta 1 irabazi zuten Zarautzen aurka eta azken partidetako bolada onarekin jarraitzen dute urte berrian sartu arren. Ioritz Boubetak lehen zatian sartu zuen gola nahikoa izan zen lehen garaipena eskuratzeko.

Infantil mailako taldeek, berriz, larunbat goizean jokatu zituzten Haranen 2017. urteko lehen norgehiagokak. Infantil nesken mailan, txapeldunen fasean 4-6 galdu zuen Usurbil A taldeak Añorga C taldearen aurka eta Usurbil B taldeak 5 eta 3 irabazi zuen Hernaniren aurka Kopa txapelketan. Mutilen taldeak, berriz, 2 eta 0 irabazi zuen Danena A taldearen aurka Kopa txapelketako partida.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate