Diario Vasco

Baliza Elkarteak 20 egunetan helburua bete du

Zozketa nagusirako bi boletoak egokitu zaizkien herritarrak.
Zozketa nagusirako bi boletoak egokitu zaizkien herritarrak.

Baliza Elkarteak (Gure Esku Dago-Orio) herriak duen erabaki-tzeko eskubidea aurrera eramateko 16 urte eta gehiago duten herritarren %10en sinadurak lortu behar zuen bi hilabeteko epean.

Eustat erakunde publikoak argitaratu dituen datuen arabera, Oriok 2016ko urtarrilaren 1ean 5.901 biztanle zituen. Kalkuluak eginda ia 500 sinadura beharko ziren 2017ko maiatzaren 7an erabakitzeko eskubidea Orion gauzatzeko.

Zarautzen Urola Kostako herriek 2016ko abenduaren 16an egin zuten aurkezpenean hasi zen sinadura bilketa eta hogei egunetan lortu du legez bete beharreko pausu hori.

Erronka lortzen zenerako saritxo bat jarri zen, urtarrilaren 16an Gure Esku Dago erakundeak sari nagusia 30.000 euro duen zozketarako bi boleto. Beheko argazkian dituzue saridunak. Igande eguerdian ere plazan beste hainbat herritarrek sinatzeko eta baita azken boletoak lortzeko aukera izan zuten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate