Diario Vasco

Badatoz San Anton Jaiak 2017

Uzta berria. Txakolinak jende asko erakartzen du eta ekitaldi berri bat egingo da aurresku eta guzti herriko frontoian aurten ere.
Uzta berria. Txakolinak jende asko erakartzen du eta ekitaldi berri bat egingo da aurresku eta guzti herriko frontoian aurten ere. / AMAXKAR
  • Datorren larunbatean hasi eta asteartera bitartean festa giroa izango da Getarian

Urtarrilean murgildu eta berehala festetan sartuko dira getariarrak datorren asteburutik aurrera. San Anton jaiak badatoz eta larunbatetik asteartera bitartean egitarau oparoa prestatu dute dagoeneko.

Larunbatean arratsaldeko 18:00etan zabaltzen da festetako egitaraua pailazoen emanaldi batekin. 'Tomaxen abenturak' izenburupean gaztetxoenak herriko plazan gozatzeko aukera izango dute eta ondoren, kalez kale ibiliko dira buruhandiak Gazte Alaiak txistulari taldearen laguntzarekin. Festen lehen egunari amaiera emateko erromeria antolatu dute plazan 'Iratzar' taldearekin gaueko 22:30etik aurrera.

Igandean, urtarrilak 15, pilota partidak zabalduko du festa eguna. Eguerdiko 12:00etan herriko frontoian binakako partida jokatuko da, Aristi eta Oliden alde batetik eta Egiguren eta Zenekorta bestetik. Eguraldi txarra egingo balu, pilota norgehiagoka Sahatsaga kiroldegira eramango da. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Cristobal Balenciaga Museoan bertso saioa egingo da. Bertan arituko dira Sustrai Colina, Miren Amuriza, Manex Agirre, Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi eta Oihana Iguaran bertsolariak eta gaiak jartzeko lanean Danel Olano. Sarrerak salgai daude dagoeneko Turismo Bulegoan eta Udaletxean, eta igandean bertan Museoko leihatilan.

Hilak 16, astelehenean, arratsaldeko 17:30eantxokolatada prestatuko da herriko plazan eta 19:00etan buruhandiak kalera aterako dira Sugarri txarangaren laguntzarekin. Kalez kale haurrekin jolasean ibili ondoren buruhandiak atsedena hartuko dute baino ez horrela Sugarriko kideak zeren kaleak alaitzen jarraituko dute festa giroa bultzatzen.

Asteartean, urtarrilak 17, San Anton eguna ospatzen da. 9:00etan diana Gazte Alaiak txistulari taldearekin. 10:30etik aurrea Harritarten, Plazan eta Berdura plazan azoka egongo da denetarik salgai.

Eguerdiko 12:15ean, herriko frontoian txakolin uzta berriaren aurkezpena egingo da eta ondoren frontoian bertan eta Harritarten txakolinaren dastaketa Kupela taldeak girotuta. Sebastian Lizaso eta Andoni Egañak bertso saioa udaletxeko balkoitik. Arratsaldeko 18:00etan herri kirolak frontoian, aizkolari eta harrijasotzaileekin eta ondoren udaletxeko balkoitik berriz Lizaso eta Egaña. Eguna agurtzeko Kupela taldeko trikitilariak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate