Diario Vasco

Haurreskola barrutik ezagutu nahi dutenek, bihar izango dute horretarako aukera

Haurreskolan. Matrikulazio epea bihar zabalduko da
Haurreskolan. Matrikulazio epea bihar zabalduko da / ETXEBERRIA
  • Haurreskolan matrikulazio kanpaina bihar bertan hasiko da, urtarrilaren 13a arte luzatuko delarik

Bihar ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezi-tzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Edozertarako haurreskola zabalik izango da. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Haurreskolan matrikulatzeko epea bihar bertan zabalduko da eta irekita mantenduko da urtarrilaren 13a arte, ostirala arte. Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du. Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan. Baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat (10 plaza daude libre) eta bai 1-2 bitartekoentzat (4 plaza daude libre).

Matrikula egiteko edota zalan-tzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: 10:00etatik 11:00etara eta arratsaldez 13:00etatik 15:00etara. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943.89.06.25; edo helbide elektroniko honetara idatzita: mariamaestra.orio@haurreskolak.eus.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate