Diario Vasco

Salbatore Abesbatzak balantzea egin du

Jazinto eta Nice emanaldiko une hunkigarri batean.
Jazinto eta Nice emanaldiko une hunkigarri batean. / AMAXKAR
  • 2016an aldaketak izan dituzte, nagusiena zuzendaritzan. Nice M. Crespok hartu du Jazinto Isastiren lekua

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Azken urteetako ohiturari jarraipena emanez, Salbatore Deuna Abesbatzako kideak urteko hausnarketa txiki bat partekatu nahi izan dute getariarrekin. Horretarako idatzi bat bidali digute eta jarraian ezagutuko ditugu euren esanak nondik norakoak diren.

Lehendabizi garbi utzi dute, joan berri dugun urteak, 2016ak, aldaketa nabarmenak ekarri dizkiela. «Guretzat urte berezia eta desberdina izan da 2016a. Azken 40 urteetan zuzendu gaitun Jazinto Isastik egiteko horri utzi egin baitio. Gure esker ona adierazi genion abenduaren hasieran egindako ekitaldi xume bezain hunkigarrian, eta lerro hauek baliatu nahi ditugu berriz ere eskerrak emateko. Herriko abesbatzaren alde egindako lan ikaragarria azpimarratu nahi dugu», esanaz zabaltzen dute idatzia.

Jakina den bezala, «lekukoa Nice M. Crespok hartu dio abesbatzaren zuzendaritzan. Emakume valen- tziar honekin Musikeneren bidez egin dugu topo, eta urriaren amaieratik gogotsu ekin dio Getariako korua zuzentzeari. Bidelagun berriarekin indartsu jarraitu nahi genuke aurrera abesbatza osatzen dugun 40 lagunok», eta zihur gaude esanetik eginera pasako direla koro honetako kide guztiak.

Egindakoa eta laguntzaileak

Salbatore Deuna Abesbatza beti egon ohi da herriaren zerbitzura eta hau ere gogoratzen dute, «agurtu berri dugun 2016an ere hainbat ekitalditan aritu gara kantari. Herriko zein auzoko jaietan, elizkizunetan, edo ekitaldi berezietan, Getariak behar gaituen une guztietan erantzuten ahalegindu gara» eta lortu dutelakoan gaude gainera.

Talde honek ere bere beharrak izaten ditu urte osoan zehar eta beti ongi etorriak izaten dira laguntza emateko prest dauden guztiak eta nola ez, hauei ere eskertza luzatu dio koruak. «Aipaturiko guztia egiteko hainbat laguntza jaso ditugu, gure bidea errazago egin dutenak. Gogoan izan nahi ditugu eskerrak emanez: Udala, kofradia, eliza, Itsas-Mendi Gutiziak, Txomin Etxaniz txakolina, Txakolinaren Jatorrizko Izendapena, Irizabal Arrainak, Viveros San Anton, eta Elkano Arraindegia», guztien laguntzarik gabe lana askoz zailagoa izango bai zen abesbatzarentzat. Eta nola ez jarrai dezatela laguntza ematen herriaren onurarako izango bai da.

Bukatzeko aurrera begirada bat bota eta herritarrak gonbidatzen dituzte eurek ere kantuan egin eta zergatik ez, abesbatzako partaide izatera, «herriko kaleetan eta etxeetan jendea kantari sumatzeak pozten gaitu, eta zer esanik ez horietako batzuk abesbatzara hurbiltzeak, ateak zabalik baititugu nahi duen edonorentzat. Animatu eta gozatu guk egiten dugun moduan».

Nice M. Crespo

40 urte igaro ondoren herritarren-tzat ere irudi bitxia da Salbatore Deuna Abesbatzako zuzendari Jazinto Isasti ez izatea. Ez da harritzekoa baina bakoitzak bere etapa bete behar du eta Jazintorena bukatu- tzat berak eman du eta ordezkoen txanda heldu da. Valentziatik dator orain Nice. 25 urte ditu eta Donostiara etorri da Musikenen ikasketak egitera. Etxetik urrun dago baina musika guztiaren gainetik maite duela esan zigun orri hauetan egindako elkarrizketan eta erakusten ari da dagoeneko Getariara lanera etorri dela eta oraingoz, oso pozik dago hartutako erabakiarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate