Diario Vasco

Panel urdinak astelehenero garbituko dira

Panel urdinak. Herrian zehar banatuta daude.
Panel urdinak. Herrian zehar banatuta daude. / ETXEBERRIA
  • Kartel berrientzat tokia egiteko, aurreko mezuak kendu egingo dira astelehenero

Udalak panel urdinak ditu jarrita herrian, Orioko talde eta elkarteek beren kartelak bertan itsasteko.

Taldeek asko erabiltzen dituzte panelak beren informazioa zabaltzeko eta, horri esker, txukunago dago herria, dagoeneko ez dira-eta kartelak edozein tokitan jar-tzen garai batean bezala.

Paneletan jartzen diren kartelen kopurua asko handitu da, ordea, eta Orioko Udalak erabaki du astelehenero garbituko dituela aurrerantzean, kartel berrientzat tokia egiteko eta panelak txukun mantentzeko.

Garbiketa astelehen goizean egingo da astero eta, beraz, Udalak oharra publiko egin du herriko kirol eta kultur taldeak jakinaren gainean egon daitezen eta, beren informazioa zabaltzeko garaian, garbiketa eguna noiz den kontuan har dezaten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate