Diario Vasco

1. Erregional mailako taldeak gaur jokatuko du partida Haranen

  • Igoera faseko lehenengo partida jokatuko dute Gure Txokoaren aurka arratsaldeko 16:00etan

Usurbil Futbol Taldeak asteburu honetan jokatuko ditu 2017. urteko lehen partidak. Erregional eta jubenil mailako taldeek, gainera, igoera faseari ekingo diote gaur, batak etxean, besteak kanpoan.

1. Erregional mailako taldeak gaur 16:00etan hasiko du Harane futbol zelaian Preferente mailara igo ahal izateko jokatuko duen fasea. Gure Txokoa Lesakako taldea izango dute aurrez aurre estreineko neurketa honetan.

Herriko taldeak 2. postuan amaitu zuen lehen fasea eta hasierako helburua bete zuten: igoera fasean sartzea. Orain igoera lortzeko lehian izatea izango dute xede eta horretarako lehen partida honetan 3 puntuak lortzea garrantzitsua izango da. Aurrez aurrez izango duten Gure Txokoa taldeak, berriz, bere multzoan 3. postua lortu zuen lehen fasean.

1. jubenil mailako taldeak ere gaur hasiko du Ohorezko mailara igotzeko fasea. Zarautzen izango dute hitzordua arratsaldeko 15:30ean, Zarautzen aurka jokatuko baitute Asti txiki futbol zelaian.

Lehenengo faseari ez zioten ongi ekin, lehenengo 3 partidak galdu baitzituzten, baina orduz geroztik bikaina ibili ziren herriko jokalariak. Azken 11 partidetatik 10 irabazi eta 1 berdindu zituzten eta 3. postuan gelditu ostean igoera fasea jokatzeko txartela lortu zuten. Zarauztarrak ere 3. postua eskuratu zuten lehen fase horretan beren multzoan.

Bi partida hauetaz gain, gaur goizean infantil mailako taldeen neurketak ikusi ahal izango dira Harane futbol zelaian. Goizeko 9:30ean jokatuko dute infantil mailako nesken taldeek. Txapeldunen fasea joka- tzen ari den Usurbil A taldeak Añorga C taldearen aurka jokatuko du eta Kopa txapelketan ari den Usurbil B taldeak Hernani izango du aurrez aurre.

Infantil mailako mutilen taldeak, berriz, Kopa txapelketako 3. jardunaldia izango du jokoan. Lehen 2 partidak irabazi ostean Zizurkilgo Danena taldearen aurka jokatuko dute gaur goizeko 11:00etan Haranen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate