Diario Vasco

'Go!azen' antzezlana Zumaian izango da urtarrilaren 22an

'Go!azen' telesaila antzerkirako moldatu dute.
'Go!azen' telesaila antzerkirako moldatu dute.
  • Bi saio izango dira eta sarrerak hilaren 10ean jarriko dira salgai

'Go!azen' telesaila an-tzerkirako moldatu dute. Antzezlanaren estreinaldia pasa den abenduaren 22an izan zen Ordiziako an-tzokian eta handik aurrera, Euskal Herriko antzoki desberdinetan eskaini da. Zumaian urtarrilaren 22an izango da, Glu Glu produkzio etxearen eskutik eta sarrerentzat eskari handia dagoela ikusita, bi saio egongo dira: 12:00etan eta 16:30ean Aita Mari aretoan.

Antzerkirako sarrerak hiralen 10ean, asteartean, jarriko dira salmentan, arratsaldeko 17:30ean Oxford aretoan (agortu arte). Sarrera bakoitzak 3 euro balio ditu eta gehienezk lau pertsonako sarrera erosi ahal izango da.

Antzezlanak Basakabi udalekuko istorioak kontatuko ditu ere, eta Paula eta Aitana Etxeberria, Markel Gajate, Asier Burguete, Aritz Mendiola eta Ramon Agirre aktoreak taula gainean ikusteko aukera izango dute etxeko txikienek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate