Diario Vasco
Portuan. Gaspar bere zaldi zuriaren gainean itsasontzi aurrean eta Herodesekin elkartzen ziren unea.
Portuan. Gaspar bere zaldi zuriaren gainean itsasontzi aurrean eta Herodesekin elkartzen ziren unea.

Ilusioz betetako Erregeak

  • San Anton menditik barrena etorri ziren Getariara hiru Erregeak

Bezperan Bizar Zurirekin aho zabalik ikusi bagenituen getariar haurrak, atzokoan oraindik eta ilusio handiagoarekin hartu zituzten umeek San Anton menditik jaitsi ziren Erregeak.

Portutik barrena, Artzape eta kale Nagusia igaro ondoren, Herodesei bisita egin eta jarraian haur jaio berria agurtzera joan ziren udaletxeko atarira. Gaur goizean haurrak eta zergatik ez helduak ere, opariren baten bila jaikiko ziren eta espero dugu denoi eskatutakoa ekartzea.

Oparia eskuratu ahal izango dutenak, azken asteetan Babexa Elkarteko dendetan erosketan egin dituzten bezeroak izango dira. Eguerdiko 13:00etan egingo dira zozketak eta sari ederrak bantuko dituzte. Besteak beste, 13 opari txartel 50 eurokoak, eta hiru asteburu, lehenengoa Bertizaranan 2 lagunentzat, bigarrena Artzentalesen eta hirugarren bat Baldegobian. Bi helburu nagusirekin antolatu dute, alde batetik urte osoan bezero izan dituzten herritarrei eskertzeko eta bestetik gogora arazteko denei herriko merkataritza bultzatu beharra dagoela herri bizia eduki nahi badugu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate