Diario Vasco

Goizean Bizar Zuri eta arratsaldean Erregeak

Erregeei. Laguntzaile eta animaziorik ez zaie faltako zaldi gainean herrian zehar arratsaldez egingo duten ibilbidean.
Erregeei. Laguntzaile eta animaziorik ez zaie faltako zaldi gainean herrian zehar arratsaldez egingo duten ibilbidean. / ETXEBERRIA
  • Ekialdeako Erregeek 18:00etan abiatuko dute ibilbidea tren geltokitik

Erregeen karterua, Bizar Zuri, gaur goizean iritsiko da herrira eta kalez kale ibiliko da haurren gutunak jasotzen. Goizeko 10:00etan hasiko du bere ibilbidea Anibarko Portuan eta, ondoren, 11:00etan, herrira etorriko da.

Ekialdeko Erregeak, berriz, arratsaldeko 18:00etan iritsiko dira trenez eta, herrian barrena ibilbidea egin ondoren, Karela kiroldegian egingo zaie harrera. Herrian barrena egingo duten ibilbidea ondorengoa izango da: tren geltokitik abiatu eta zubia pasa ondoren, Aritzaga-Herriko Plaza-Ibai Ondo-Antxiola-Nagusia-Iturbide-Pelotari-Eusko Gudari-Abeslari-Arrantzale-Balea eta kiroldegira iritsiko dira. Beti bezala, antolaketa lanak Talaimendik hartzen ditu.

Goxokiak eta trafikoa

Aurtengo Erregeen kabalgatan berrikuntza nabarmen bat izango da: Erregeek geldialdietan bakarrik botako dituzte goxokiak, eta ez dute goxokirik botako desfilatzen duten bitartean. Zergatik? Aurreko urteetan jendea, goxokiak hartzeko, segurtasun sokaren azpitik pasatu izan delako, zaldien ondoraino. Beraz, zaldiekin izan daitezkeen arriskuak eta istripuak saihesteko, Erregeek geldialdietan bakarrik botako dituzte goxokiak aurten. Antolakuntzaren aginduak betetzea eskatzen da.

Bestalde, Bizar Zuriren eta Ekialdeko Erregeen ibilbidean auto gidariek kontu handiz ibili beharko dute harrera amaitu bitartean.Herriko Plaza oinezkoentzako izango da gaur eguerdiko 14:00etatik igandeko 20:00ak arte. Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta debekatua izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.Herritik ateratzeko, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Aian, 18:00etan

Aiara ere Erregeak iritsiko dira. Arratsaldeko 18:00etan egingo dute sarrera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate