Diario Vasco

Hiru pajeak umeen eskutitzak jasotzen egon ziren herrian

Gustura zegoen umea pajearen magalean.
Gustura zegoen umea pajearen magalean.

Denok bihar gaueko hiru Errege Magoen zain gaudelarik, hiru paje eta hainbat laguntzaile herrian izan ziren umeen eskutitzak jaso eta goxokiak banatzeko. Udaletxe azpian jarri ziren hiru laguntzaile nagusiak ume guztien gozamenerako; ume batzuk negarrari ematen zioten bitartean pajeen itxura eta bizar luzeak ikustean, beste batzuk irrifartsu, paje baten magalean jartzeko irrikitan agertzen ziren.

Bihar, 19:00etan, Errege kabalgata izango da eta hiru erregeak iritsiko dira herriko umeen artean opariak banatzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate