Diario Vasco

Balea, ezusteko ikuskizuna Getariako Gabon jaietarako

Oporretan. Haurrak bereziki ikuskizun berri bat topatu zuten atzo eguzkipean.
Oporretan. Haurrak bereziki ikuskizun berri bat topatu zuten atzo eguzkipean. / AMAXKAR
  • Getariarrak eta kanpotik etorriak zerikusia bilatu zuten atzo portuan

Gabonetako oporraldia betetzeko ezusteko ikuskizuna bilatu zuten atzo getariarrak eta kanpotik etorri ziren bisitariak herriko portuan. Bale bat azaldu zen astelehen gauean eta berehala notizia zabaldu eta portuan herritarrak biltzen hasi ziren. Marrazoa ote zen pentsatu zen hasiera batean baino arnasa hartzera ateratzen zela ikustean bale baten aurrean zeudela ohartu ziren bertaratutakoek. Atzo eguraldi eder batekin jende asko joan zen portura, egunero ez baita honelako bale bat begien aurrean igerian ikusten.

Gabon ikuskizunez ari garenez, gogoratu gaur arratsaldean 18:30ean Herrerieta kaletik jaitsiko dela Bizar Zuri, erregeen postaria.Ordu berean azalduko dira bihar San Anton menditik behera errege magoak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate