Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Irteera. Azken urteetan bezala herriko haurrak abiada bizian irten ziren pasa den larunbateko San Silbestrean frontoi ingurutik.
2016. urtea korrika agurtu zutenekoa

2016. urtea korrika agurtu zutenekoa

JOSU ARANBERRI

Martes, 3 de enero 2017, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herritar ugari bildu zen larunbat arratsaldean 2016. urtea korrika agurtzera. Izan ere, beste urte batez urteari amaiera polita emateko aukera izan zuten herritarrek eta 2016. urteko azken egunean kirolak bere protagonismoa hartu zuen herrian.

Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatuta San Silbestre krosaren 7. edizioa jokatu zen eta herriko kaleetan zehar korrika egitera adin guztietako jendea animatu zen beste behin ere. Ohikoa den bezala ez zen lasterketa lehiakorra izan. Dortsalik gabe irten ziren korrika bertan izan ziren lasterkariak. Hotzari aurre eginez, korrika egiteko giro aparta izan zen.

Herriko pilotaleku inguruan izan zuten hitzordua 17:00etan eta ordurako frontoi ingurua herritarrez bete zen. Azken urteetan bezala, txikienak aurrean zirela irten zen proba. Hauek ez zuten kaxko inguruan 4 kilometro inguruko ibilbidea osatu beharrik, itzuli bat emanda nahikoa baitzuten. Hala ere, izan ziren proba osoa egin zutenak ere. Gainontzekoak, batzuk azkarrago, besteak mantsoxeago jai giroan egin zuten berriz ere frontoian amaitu zen proba. Mozorrotuta korri egitera ere animatu ziren batzuk eta buruhandi bat ere lasterka ikusi genuen, nahiz eta oraingoan ez umeen atzetik.

Ez zen irabazlerik izan, baino parte hartzaileetako asko Hurbilago elkarteak egindako zozketetako opariekin itzuli ziren etxera. Izan ere, Hurbilago elkarteko komertzio, taberna eta bestelakoek jarritako opari ugari izan ziren lasterkarientzat. Urteberria iristearekin batera, bestelako festa izan zen kaxkoan. Aros DJ-a izan zen Askatasuna plazan musika jartzeaz arduratu zena eta herriko tabernetan ere giro paregabea izan zen 2017. urteari behar bezalako ongi etorria eman asmoz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios