Borrar
Dantzari txapelketan zortzi bikotek hartu zuten parte eta irabazleak, bigarren argazkian ikusten ditugun Maider Aginaga eta Iker Belintxon.
Iker Belintxon eta Maider Aginaga nagusi

Iker Belintxon eta Maider Aginaga nagusi

Dantzari Txikien Txapelketa lezotarrentzat izan zen zortzi bikoteren artean

DV

Miércoles, 7 de diciembre 2016, 00:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aparteko eguraldia eta jende asko ibili dela esan behar San Nikolas jaietako lehen bi egun hauetan. Ea horrela jarraitzen duen, denon onerako izango baita. Bai bezperan eta baita atzokoan ere animazio handia izan zen Orion, eta esan bezala, eguraldi ederra, eguzkitsua gainera, ez oso ohikoa abenduko urte garai honetan.

Atzo eguerdian dantzari txikien dantza txapelketa izan zen plazan, zortzi bikoteren parte hartzearekin. Irabazleak, Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga, 74 punturekin; bigarrenak, Leire Eizmendi eta Maider Arrieta, Errezil eta Azpeitiakoak, 71 punturekin, eta hirugarrenak Iker Sarasua eta Enara Arrizabalaga, Azkoitia eta Azpeitiakoak, hauek 68 punturekin. Ikusle batzuk oriotar bikote bakarren baten partaide-tza botatzen zuten faltan.

Txapelketaren aurretik, meza nagusia izan zen eta haurrentzako emanaldia Ibai Esoainen eskutik kultur etxean. Eguerdian Salatxo abesbatzak herriko kale eta bazterrak alaitu zituen kanta sorta zabalarekin. Herri bazkariaren ondoren, Aiko dantza taldearen saioak, bertsolarien emanaldi eta gaueko kon- tzertuarekin osatu zen egunekoa.

Jaietako lehen gauean ere musikak tarte garrantzitsua izan zuen. Ibai Marin eta bere Why not!? taldeak oso emanaldi ederra eskaini zuten, Ibai Marinek ostiralean bakarlari bezala abestu ondoren kultur etxean 90 lagunen aurrean. Gaur berriz Marinek Madrilgo Euskal Etxean abesten du. Lehen eguneko gau orduak osatzeko, Iker Gurrutxaga, Illarras eta Mikel Manterola dj-ak aritu ziren; atzo, berriz, Zarauzko Occhi di Farfalla eta Garilak 28. Eta, gaur gauean Egan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios