Secciones
Servicios
Destacamos
K. ARRIZABALAGA
Domingo, 4 de diciembre 2016, 00:42
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Orain astebete ospatu zen gaztaina erre jana Arroabean, 'Txikitasunian Haundi' ekimenaren baitan, eta bertan, Arroabeko Guraso Elkarteak eskola berriaren gaia zertan den azaldu zuten. Bertan kezkatuta azaldu ziren, dagoeneko 10 hilabeteetako atzerapena daramalako proiektu honek.
Plazaratu zuten idatzian honela zioten: «Urteak daramatzagu Arroabean (Zestoa) eskola berri bat eska-tzen eta bide horretan, duela bi urte eman genion hasiera gaztaina erre festaren bitartez aldarrikapen kanpaina honi. Orduan, aurreko urtetako Guraso elkarteak, eskola zuzendariak eta udal ordezkariek egindako lanari esker, kanpaina berriak emandako bultzadarekin, eskola berria helburu zuen trena abian jar-tzea lortu genuen. Baina gaur, bi urte geroago garbi utzi nahi dugu, lanean jarraitu beharrean gaudela, zoritxarrez, oraindik ere eskola berririk gabe jarraitzen bai dugu».
Gurasoen kezka nagusiena eskolak dituen baldintzekin, arriskuekin -errepideak bertan daude- eta batez ere, eskolak auzo guztian zehar sakabanatuta dauden bost eraikinetan banatu egoteak sortzen dizkie.
kronologia
«2015eko otsailaren 4an Lakuan hartu gintuzten -diote-, eta azpiegituretako sailburuordeak eta sail horretako zuzendari teknikoak, egoeraren larritasuna guztiz konparti-tzen zuten gurekin eta plangintza bat aurkeztu ziguten, non 2017 urte amaierarako eskola berriaren lanak amaituta egongo ziren. Gauzak horrela, prozedura azkartzeko ahaleginak egingo zituztela esan ziguten, baina errealitatea guztiz bestelakoa da» salatu zuten gurasoek.
Eskola berriaren egitasmoa martxan dago, «bai, okerrago izan zitekeen, baina ez da nahikoa» diote. «Esan bezala, trena abiatu da, baina geldialdi dexente egiten ari da eta bultzada etengabean gabiltza. Helmugara agindutako datan ez dela iritsiko jada badakigu, baina noiz iritsiko denaren arrastorik gabe jarraitzen dugu. Eta hori da okerrena» adierazi dute. «Gure haurrak dauden egoeran egonda, eskola berria egin bitarte pasatzen den egun bakoitza arrisku egun bat gehiago da eta horrek kezka handia eragiten digu. Arriskuez gain, eraikinak instalazio aldetik aurkitzen diren baldintza negargarriak ezin ahaztu».
Lanen Oinarrizko Proiektua eginda dago. «Hilabeteak daramatzagu egikaritze proiektua noiz aurkeztuko zain, behin hau onartuta ogasunera pasa eta lanak egiten hasteko esleipen prozedura jarriko baita martxan». Honez gain, eskola berriko eraikinaren lanak egiten hasi aurretik, Zestoako udalak, eraikinak beharko dituen azpiegiturak zehazten dituen urbanizazio proiektua egiteaz gain, obren esleipena eta aipatu urbanizazio lanak burututa izan beharko ditu.
«Azkena, eskola berriaren festarako (2017ko ekainak 11) lanak hasita egongo zirela esan ziguten. Honek, 6 hilabeteko atzerapena suposatuko luke bere garaian Lakuan egin ziguten plangintzarekin. Atzerapen honez gain, esan beharra dago gaur bertan udaletxetik abisatu digutela egikaritze proiektua jada Eusko Jaurlaritzaren eskuetara iritsi dela, onarpena eman omen zaiola, eta pentsa-tzen dutela datorren astean Ogasun Sailera pasako dela. Hau da, beste lau hilabeteko atzerapena, guztira, momentuz, 10 hilabeteko atzerapena» salatu zuten gurasoek.
Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzarekin beste bilera bat eskatuko zutela aipatu zuten: «Ez gaitu batere lasaitzen martxan dagoela eta noizbait egingo dela jakiteak. Guretzat ez da nahikoa! Irmotasunez sala-tzen ditugu gure seme-alabek hezkuntza duin bat jasotzeko dituzten baldintza exkaxak. Gaiarekin oso-oso kezkatuta jarraitzen dugu, eta beste ezbehar larriren bat gertatu aurretik, orain bi urte eskatu bezala, Jaurlaritzako arduradun tekniko eta politiko nagusienekin bilera berri bat eskatzea da gure asmoa. Prozedurari bultzada bat eman diezaioten, ez dadin gehiago luzatu eta gutxienez gure haurrek 2018/2019 ikasturtea eskola berrian has dezaten. Hau horrela izan dadin, erreferentzi bezala, 2017ko ekainaren 11an Arroan burutuko den Eskola Txikien festa egunerako eskola berriaren lanak hasita beharko lukete egon» esanez amaitu zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.