Borrar
'Ikatza eta belusa, Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri jantziari' erakusketa.
Abenduko zubia berezia izango da Balenciagan

Abenduko zubia berezia izango da Balenciagan

Gaurtik hilaren 11ra bitartean ordutegia zabaldu eta bere ateak egunero irekiko ditu zubia aprobetxatuz

JUAN MARI ZUBIAURRE

Sábado, 3 de diciembre 2016, 00:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abenduaren 3tik 11ra bitartean, Cristobal Balenciaga Museoak bere ordutegia zabaldu eta bere ateak egunero irekiko ditu (baita datorren astelehenean ere, abenduak 5), 10:00etatik 17:00etara. Irekita egongo den egunetan bisita gidatuak eskainiko dira momentuko erakusketetara 11:00etan eta 12:30ean. Bisita horietan parte-hartzeko, sarrera erosi eta izena eman beharra dago museoko harrera-lekuan, bisita ordua baino lehen, eta taldeko plaza guztiak bete arte (gehienez 20 lagun).

Bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz emango dira eta egunero aldatzen joango da ordutegiaren arabera, horrela gaur adibidez gaztelaniaz izango da 11:00etakoa eta euskaraz berriz 12:30etakoa eta bihar igandea alderantziz. Museoak, berritasun gisa, 'Ikatza eta belusa. Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri jantziari' aldi baterako erakusketaren testuinguruan, bitartekaritzarako tresnak ezarriko ditu, bisitariei gauza berriak ikasten laguntzeko.

Bisitaldiak dantzaz

Cristobal Balenciaga Museoak eta Dantzaz Konpainiak, elkarrekin egindako ikerketa-prozesu bati esker, museoaren eta bisitarien arteko bitartekaritza-tresna berri bat proposatu dute datorren astean. Konpainiako dantzari gazteek Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak bildumen inguruan sortutako koreografia interpretatuko dute.

Museoak eskaintzen dituen ohiko bisitaldi libreen edo iruzkinduen aurretik, dantzariek gidatutako beste bisitaldi bat egingo da hainbat espaziotan. Gidariek dantzaren lengoaia erabiliko dute Cristobal Balenciagaren figura eta lanarekin lotutako edukiak interpretatzeko.

Abenduaren 10ean, datorren larunbatean, izango da, 12:30ean eta eguneko eguerdiko bisita programatua bisitaldi dantzatuarengatik ordezkatua geratuko da. Bisita hau egiteko, izena eman beharra dago museoko harrera-lekuan, bisita ordua baino lehen eta museoko sarrera erosi ostean. Gai guzti hauen inguruan informazio zabalagoa jaso nahi dutenak 943008840 telefono zenbakira deitu besterik ez dute edo idatzi info@cristobalbalenciagamuseoa.com posta elektronikora.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios