Diario Vasco

Zubieta txapeldunorde Endika Abril txapelketan

Bigarren urtez jarraian finala galdu dute zubietarrek.
Bigarren urtez jarraian finala galdu dute zubietarrek.
  • 13-4 galdu zuten finala Villabonako plazan Donibane Lohitzuneko Luzean taldearen aurka

Zubietako taldeak ezin izan du aurten ere Enrike Abril errebote txapelketa eskuratu. Aurreko asteburuetan eguraldi txarragatik finala atzeratu ondoren pasa den igandean jokatu zen azken partida eta zubietarrek 13-4 galdu zuten Donibane Lohitzuneko Luzean taldearen aurka Villabonako errebote plazan.

Iazko final bera errepikatu da aurtengo edizioan. Iaz ere Luzeanek irabazi zuen, 13-5eko emaitzarekin. 2013an ere aurrez aurre izan ziren donibandarrak eta zubietarrak, eta emaitza berarekin, 13-5, irabazi zuten lehenek. Eta denboran atzerago eginda ere neurtu dituzte indarrak: 1989an, Zubietakoak izan ziren txapeldun; Yoko Garbi 13-8 gailendu zitzaion Luzeani.

Luzean taldeak bere 16. txapela jantzi du aurten, eta txapel gehien dituen taldea da; beste 10 aldiz txapeldunorde izan da. Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbat, 4rekin (8 eta 7 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren); Endaiarrak 2rekin (behin txapeldunorde); eta Zaharrer Segi eta Yoko Garbi, banarekin (lehenak beste behin izan dira azpitxapeldun eta bigarrenak 6 aldiz). Zubieta taldeari berriro ihes egin dio bere lehen txapelak; baina 4 aldiz izan dira txapeldunorde: 2010ean, 2013an, 2015ean eta aurten.

Joseba, Imanol eta Josu Aizpurua anaiak, Endika Gartzia eta Jon Argote izan ziren Zubieta Pilota Elkartearen ordezkariak igandeko finalean.

Bestalde, Pagazpe Pilota elkarteko paleta gomako ordezkariek Elkarteen Arteko Gipuzkoako txapelketan txapeldunorde izan dira gomazko paletako 1. mailan. Xabier Errasti eta Haritz Urdanpilletak osatutako bikoteak 25-23 galdu zuen finala Real Sociedad taldeko Antxordoki anaien aurka.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate