Diario Vasco

Ibai Marin kontzertuan gaur gauean kultur etxean

Ibai Marin. Gaur gauean bakarlari gisa arituko da kultur etxean eta bere Why Not taldearekin astelehenean arituko da herriko plazan.
Ibai Marin. Gaur gauean bakarlari gisa arituko da kultur etxean eta bere Why Not taldearekin astelehenean arituko da herriko plazan.
  • Azaroaren 11n zen kontzertua ematekoa, baina orduan gaixotu eta bertan behera geratu zen

Ibai Marin oiartzuarrak kon-tzertua emango du Orioko kultur etxean gaur, ostirala, 22:30ean hasita. Azaroaren 11an zen egitekoa kontzertu hori, baina Ibai Marin gaixotu eta bertan behera geratu zen.

Oiartzuarra orain dela urtebete inguru etorri zen Oriora bizitzera eta Bikamiotako KTA eraikinean entseatzen du, herriko beste taldeak bezala. Hira taldean ibili da orain arte, baina bidea egiten hasi da bakarlari gisa. Hira taldea erreferente bat izan da Euskal Herriko heavy metal musikan. 1998an sortu zen eta bost disko grabatu zituen. Taldea iaztik geldituta dago eta Ibai Marin bere kasa ari da orain han eta hemen kontzertu batzuk ematen eta, bakarlari moduan, disko bat prestatzen. Lehenbiziko aldia da Orioko kultur etxean joko duela.

Kontzertua 'Euskaraz bizi-bizi' programaren barruan antolatu du Udalak. Marinen emanaldia doan izango da, baina, aretoaren aforoa mugatuta dagoenez, aldez aurretik hartu behar dira gonbitak. Aurreko kontzerturako gonbita hartua zutenek ez dute berriro hartu behar. Eta gaur ezin dutenek joan, astelehenean ere, San Nikolas jaien baitan, gaueko 23:00etatik aurrera herriko plazan entzuteko aukera izango dute, izan ere Kosta kultur tailerreko musika taldeen eta DJen musika kontzertua iragartzn da herriko plazan, tartean Ibai Marin eta bere Why Not taldea. Beraiekin batera, Iker Gurrutxaga, Illarra eta Mikel Manterola.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate