Diario Vasco

Euskararen Nazioarteko Eguna, herriko ikastetxeetan

Orioko Herri Ikastolak Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan egitarau zabala prestatu du gaur, familiarteko eta lagunei parte hartzera animatuz.

Haur Hezkuntzakoek, goizeko lehen orduetatik antzerkitxoak izango dituzte DBH 2. mailakoek sortutako ipuin antzeztuekin; 10:45etik 11:00etara, pregoia; ondoren Argitxoren bisita eta 11:15etik aurrera, musikak eta dantzak. Bazkal ondoren, pailazoaren ekitaldia eta segidan talo tailerra.

Lehen Hezkuntzakoen egitaraua herri kirolekin zabalduko da, LH 4., LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleentzat ; era berean, LH 1., LH 2. eta LH 3. mailetako ikasleentzat, mahai jolasak; 10:45etik 11:00etara pregoia Eushitz taldearen eskutik; 11:00etatik aurrera tailerrak; bazkal ostean, mahai jolasak LH 4., LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleentzat eta herri kirolak kiroldegian LH 1., LH 2. eta LH 3. mailetako ikasleentzat.

DBHko ikasleentzat prestatu den egitaraua goizeko 8:30ean zabalduko da filma emanaldiarekin; 10:10etan, pregoia eta bideo lehiaketaren sari banaketa. Guztira 16 bideo aurkeztu dira eta hauek dira irabazleak: 1. saria: Manex Dorronsoro, Alex Mujika, Niko Iriondo eta Iker Santamaria 'Stupeflix' filmarekin; 2. saria: Alex Agirre, Luda Davidenko eta Edith Uranga 'Euskararen eguneko' bideoarekin, eta 3. saria: Nahia Altuna, Xabier Ibarguren, Aimar Irastorza, Eneko Mujika eta Elene Ostolazak jasoko dute 'Gazte berritzaileak' filmarekin.

Sari banaketaren ondoren, 10:40etan, herri kirolak eta kalejira izango dira eta, 13:00etatik 14:30era, karaokea, mus txapelketa eta mahai jokoak.

Zaragueta eskolan

Gogoratu ere Zaragueta Eskolak Euskararen Eguna ospatzen duela gaurkoan. Aurtengo gai nagusia Imanol Urbieta izango da eta kantu saioarekin ekingo diote goizeko 10:45etik aurrera. Segidan, ikastetxe osoko ikasleekin argazkia aterako da. Jarraian, horma-irudia osatuko da argazki eta abestiekin. Arratsaldean ikasgela bakoitzean filmak eskainiko dira eta ondoren liburu truke azoka jarriko da eskolako atarian.

Aurtengo berrikuntza bezala, 'Euskaraz eta kitto' erronka abian jarriko dute. Bertan, eskolako gurasoek eta langileek parte hartuko dute euskara sustatzeko, lau haizetara zabaltzeko asmoarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate