Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Eskuz binakako txapelketa nagusia gaur gauean hasiko da Zestoan

Ezkurdia - Merino II. eta Artola - Albisu bikoteak arituko dira

KARMELO ARRIZABALAGA

Viernes, 2 de diciembre 2016, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Profesionalen eskuz binakako txapelketa nagusia Zestoan hasiko da, gaur, gaueko 22:00etan, kiroldegiko frontoian.

Lehen partidan Arteaga II.a- Erasun eta Peña II.a - Imaz bikoteak arituko dira, eta segidan, Txapelketa nagusian, Ezkurdia - Merino II.a eta Artola - Albisu arituko dira nor baino nor.

Jaialdia Zestoako Pilota Elkarteak antolatuko du eta sarreren prezioa 25 eurotakoa izango da. Aldez aurretik sarrerak erosi nahi dituenak ondoko telefono zenbakira dei dezake: 638039124.

Bestalde, pilota elkarteak 20 urtetik beherako Zestoarrentzat sarrerak 10 euroko prezioan jartzea erabaki du.

Ekitaldiak

Gurutze Jubilatu elkartekoek Jubilatuen Astearen baitan antolatuta, gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, tortilla pintxoak eta gaztaina erreak dastatu ahal izango dituzte jubilatuen elkartera inguratzen diren lagunek.

Bihar, goizeko 10:00etan hasita, Bide Osasuntsua deituriko ibilaldiari hasiera emango zaio kiroldegiko aterpean, eta itzulia egin ostean pintxo dastaketa izango da toki berean.

Eta Jubilatuen Asteari behar bezalako amaiera emateko, igandean ohiko elkarte bazkaria izango dute Bainuetxean. Lehenik, eguerdiko 12:00etan, hilberriak direnen aldeko meza ospatuko dute elkarteko kideek.

Futbola

Asteburu honetan hiru partida lehiatuko dira Iraetako zelaian, bi larunbatean eta bat igandean. Bihar, arratsaldeko 16:00etan, gizonezko Jubenilen ohorezko mailan aritzen den taldea denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatuko da, Euskalduna taldearen aurka.

Aurrez, goizeko 11:30etan, Kadete mutilak azpeitiako Lagun onak taldearen aurkako derbya jokatuko dute. Bihar aldiz, infantil neskek jokatuko dute, 11:30etan, Urolaren aurka.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios