Diario Vasco

Jon Peña getariarra Lanbide Heziketako EuskoSkills olinpiadan

Jon Peña. Getariarra beste partaideekin batera prest dago.
Jon Peña. Getariarra beste partaideekin batera prest dago. / AMAXKAR
  • Elgoibarko IMHn bertan egingo den CNC tornu proban parte hartuko du Ion Iriondo zumaiarra eta Eneko Barkin azpeitiarrarekin batera

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean IMHn CNC Tornu Proba burutuko da. Elgoibarko IMHko hiru ikasle ari dira prestatzen proba hau Igor Larrañagarekin batera.

Hauen artean Getariako Jon Peña Aranguren aurkitzen da eta berarekin batera Zumaiko Ion Iriondo Iparragirre (biak eredu Dualean daude ikasten eta Aibe enpresan Duala egiten) eta Eneko Barkin Agirre Azpeitiarra. Hirurak 2. mailako ikasleak dira, Fabrikazioaren Produkzioaren Programaziokoak dira.

Euskoskills-ak azkenengo aldiz 2012an antolatu ziren. Orain lehiaketan onenak txartela lor dezakete ondorengo SpainSkills lehiaketara pasatzeko eta geroago helduko lirateke, EuroSkills lehiaketa eta zergatik ez azkena, WorldSkills.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate