Diario Vasco

Herriok jostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatu du

  • Abenduaren 18an izango da. Jostailuak biltzeko bi egun aukeratu dira, bihar, Zaragueta eskolan, eta hilaren 16an, herriko plazan

Urtero bezala, Herrio natur taldeak jostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatu du. Aurtengoa azokaren zazpigarren edizioa da. Azokarako jostailuak biltzeko, bi egun jarri ditu Herrio taldeak; batetik, bihar, ostirala, abenduak 2, Zaragueta eskolan izango dira, 16:00etatik 17:00etara; eta ikastolan, 16:30etik 17:30ra. Bestalde, abenduaren 16an, ostirala, herriko plazan izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Trukatzeko jostailu erabiliak dauzkaten herritarrak, hortaz, bi egun horietakoren batean joan daitezke, dagokion lekura, beren jostailuak uztera.

Behin jostailu erabiliak jasota, horiek trukatzeko, Herriok postu bat jarriko du Herriko plazan edo pilotalekuan (eguraldiaren arabera), abenduaren 18an, igandea.

Elkartrukea eta berrerabilpena sustatzea da azokaren helburua eta Gabonetako gehiegizko kontsumoaz ardura hartzea. Ekimen honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira: jostailuak osorik egon behar dute, egoera onean. Egoera txarrean dagoen jostailurik ez da jasoko. Azoka egunean jostailuak trukatzeko 8 urtetik beherakoek arduradun batekin parte hartu beharko dute.

Behin azoka amaitutakoan inork eraman ez dituen jostailuak irabazi asmorik gabeko erakunde batera bideratuko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate