Diario Vasco

'Guztion Zestoa guztion artean' egiteko bilera izango da gaur

Gaur bilera irekia izango da kultur etxean, 19:00etan, Astinduk antolatuta. Herriko datuak azaltzeaz gain, hausnarketa egin nahi dute. Eraldaketa soziala abiapuntutzat hartuta, esku artean dituzten proiektu eta ideiez gain bileran parte hartuko dutenen artean ideiak botatzea nahi dute. «Gure helburua guztion Zestoa guztion artean eraikitzea denez, bertaratuko garenok aurrerantzean landuko ditugun ideiak lehenetsiko ditugu», diote, «zeha-tzago esanda, herriko ekonomia sustatzeko ekimenak, aniztasuna nola landu geure artean adostea, auzolana eta elkartasuna, muturreko egoera prekarioen aurrean ekimenak bideratzea, ikastaro, mahai inguru eta azoka ezberdinak antolatzea proiektu zehatzak aurkeztu nahi ditugu».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate