Diario Vasco

Gol zaparradarekin itzuli da Keta Babyauto garaipenaren bidera

Eugenio. Zaleak eta bereziki presidenteak gozatua hartu zuten.
Eugenio. Zaleak eta bereziki presidenteak gozatua hartu zuten.

Garaipen borobila Getariako Ketak Aretxabaletaren aurka igandean lortutakoa Mendibeltzen. 11 jardunaldi itxaron behar izan ditu Ketak garaipen lasai bat lortu ahal izateko. Orain arteko emaitzak estuak izan dira baina igandean, 5-1 irten ziren garaile getariarrak Aretxabaleta menderatuta.

Ate aurrean bikain

Aurreko partidetan, joko landua izan arren, efikazia falta izan zaie getariarrei. Oraingoan, berriz, joko landua alde batera utzi eta ate aurrean ez zuten barkatu. Partida bikain hasi zen Ketakoentzat. 4. minutuan, Beñat Gereka baloi bat jaso eta Aretxabaletako atezaina gainditu zuen behetik. Hori gutxi ez balitz, handik minutu gutxira, eta defentsaren huts bat baliatuz, Beñat Gerekak goitik gainditu zuen atezaina markagailuan 2-0koa ezarriz. Abantaila horrekin, lasai aritu ziren getariarrak lehen zatian.

Bigarrena hasi orduko, aldeak handitu zituzten. Area ertzeko jokaldi baten ostean, Jon Galarragak 3-0koa ezarri zuen markagailuan. Garaipena gertu zuen Keta Babyautok. Baina Aretxabaletak aldea murriztea lortu zuen handik gutxira, 3 eta 1ekoa ezarriz. Amaieran etorri ziren beste bi golak. Azken 10 minutuetan, eta Oier Idiakezen pase bikain bati esker, Mikel Agirrek denboraldiko bere bigarren gola egin zuen. Eta festa borobiltzeko, Oier Idiakezen berak, 30 metrotatik gainditu zuen atezaina, gol ikusgarria sartuz. Arnas pixka bat hartu du taldeak eta konfiantza berreskura- tzeko balio izan dezake garaipen honek. Datorren larunbatean, Zumaiakoren aurka jokatuko dute Aitan Marin 16:30ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate