Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Pello Segurola eta Argi.
Manuel Gorritik eta Pello Segurolak lan polita egin zuten Girona aldean

Manuel Gorritik eta Pello Segurolak lan polita egin zuten Girona aldean

Torroella de Montgri herrian 623. San Andres feria izan zen eta bertan antolatzen den artzain txakur lehiaketan hartu zuten parte

DV

Miércoles, 27 de junio 2018, 13:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azken asteburuan, Torroella de Montgri herrian, 623. San Andres feria izan da, Gironako zaharrenetakoa. Urtero bezala, nekazaritza eta abeltzaintzaren inguruko jarduerek eta erakustaldi komertzialek bisitari kopuru handia erakarri dute asteburuan.

Azken urteetan jai horren baitan tarte garrantzitsua izan du ar-tzain txakur lehiaketak. Txapeldunen txapelketa izendatzen dute ekitaldi hau, Catalunyan osperik handienekoa baita Castellar de NHug-koarekin batera. Bertan parte hartzen duten artzainak eta txakurrak Estatu mailan denboraldi honetan saririk handienak lortutakoak dira eta Frantziako ordezkariak ere izaten dira.

Aurtengoa XXV.a da, 'zilarrezko lehiaketa'. Hori dela eta, larunbatean, azaroaren 26an, omenaldia egin zitzaien urte horietan izandako txapeldunei. Zerrenda horretan bada Euskadiko ordezkaririk. Bestean beste, 2003an Pello Pagadizabal aiarrak irabazi zuen Txuti txakurrarekin, 2009an Mikel Aizpuru oiartzuarrak Betirekin eta 2011n Pello Segurola matxinbentarrak eta Artzaik. Lehenengoak Cataluniara joaterik ez zuen izan, baina han izan ziren Artxate Elkarteko beste biak larunbateko ekitaldian oroigarria jasotzen.

Igandean, goizeko 11:00etan, eman zitzaioan hasiera Artzai txakurren lehiaketari. Giro lainotsua lagun izan zuten hasieratik eta ekitaldiak etenaldia ere izan zuen euri jasagatik. Gillian Howell Hugo epaile zela, Jordi Muxach eta Sendyk irabazi zuten lehia. Atzetik bigarren postuan Manuel Gorriti eta Argi sailkatu ziren.

Hirugarren postuan Antonio Casona eta Sua izan ziren eta bosgarrenean berriz, Pello Segurola, Mantxinbentakoa, eta Argi. Lehia estua izan da eta euskaldunen artea lehena Artxate elkarteko kide den Manuel Gorriti izan da.

Aizarnazabal bidean da, beraz, zilarrezko lehiaketaren zilarrezko saria.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios