Diario Vasco

Profesional mailako binakako txapelketa Zestoan hasiko da

Garikoitz, Mikel, Alex eta Gorka.
Garikoitz, Mikel, Alex eta Gorka. / CABANILLAS
  • Ezkurdia-Merino II / Artola-Albisu bikoteek jokatuko dute Zestoako partida nagusia

Atzo jakin genuenez, Zestoako kiroldegiko frontoian hasiko da aurtengo eskuz binakako profesional arteko pilota txapelketa, ostiral honetan bertan. Zehatzago esanda Ezkurdia-Merino II eta Artola-Albisu bikoteen lehiak emango dio hasiera binakako txapelketari. Bi partida izango ditugu ikusgai 22:00etan hasiko den jaialdi honetan. Lehenengo partidan Arteaga II-Erasun eta Peña II-Imaz bikoteak arituko dira, eta estelarrean lehen aipatutako lehia izango dugu. Sarrerak 25 euro kostatuko dira eta aurrez sarrerak eta tokia erreserbatu nahi dituenak 638.03.91.24 telefonora dezake.

Donostiako Maratoia

Igandean jokatu zen Donostiako maratoian (42 kilometro) bost herritarrek hartu zuten parte. Hurrenez hurren, hauek izan ziren bakoi- tzaren denborak: Garikotz Tabasco (2 ordu, 46 min), Alex Muela (2 ordu eta 56 min), Mikel Jauregi (3 ordu), Aritz Elustondo, (3 ordu eta 5 minutu) eta Gorka Errezil, ( 3 ordu eta 44 min).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate