Borrar
Proposamenak. Herriko haurrak euren eskaerak egitera hurbiltzen dira udaletxeko batzar aretora Alkate Txikiak eta bere zinegotziak onartu ditzaten.
Agintea gaztetxoen esku uzten denean

Agintea gaztetxoen esku uzten denean

Alkate Txiki Egunean haurrak izaten dira protagonistak eta udalbatzarra mamitsua egiten dute

JUAN MARI ZUBIAURRE

Martes, 29 de noviembre 2016, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alkate Txiki Eguna arratsaldeko 16:30ean hasi zen larunbatean. Berdura plazan tailer ezberdinak antolatu zituzten Herriko Guraso Elkarteko kideak. Aurpegia margotzeko tailerra, koilareak egiteko, gatza margotzeko, malabareak egiteko eta beste hainbat tailerretan aritzeko aukera izan zuten Katxopa Gaztelekuko hezitzaileen eta gaztetxoen laguntzaz. 18:15etan Nika Lertxundi alkatearen izenean Begoña Garate zinegotziak aginte makila eman zion Irati Barrenetxea alkateari udaletxeko balkoian herriko haurren aurrean.

Ondoren ez-ohiko udalbatzarra egin zuten udaletxeko pleno aretoan. 1. mailatik 6. maila arteko ikasleek proposatutako gaien inguruan aritu ziren. Gai nagusia herrian ludoteka jartzea izan zen eta aho batez onartu ondoren galdera eran- tzunen tartea zabaldu zuten. Aurtengo alkate eta zinegotziak hauek izendatu dituzte: Irati Barrenetxea, June Aranguren, Mikel Silvety, Jon Bislan Ibarbia, Xabier Elezgarai eta Olaia Txueka. Helduek herrian nola lan egiten duten ikasteko aukera aparta izaten da eta batzar aretoa beteta zegoen.

Jarraian buruhandiak atera eta 20:30ean inguruan denak Berdura plazan elkarrekin afaldu zuten. Buka-tzeko karaokearekin denak kantuan agurtu zuten Alkate Txiki Eguna. Guraso Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Urritza aisialdi taldeak kudea-tzen duen Katxopa Gaztelekuko hezitzaileei tailerretan emandako laguntzagatik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios