Borrar
Iran-en. Ikusitakoaren eta bizitakoaren kronika egingo dute.
Iran-era egindako bidaiaren argazki erakustaldia asteazkenean Salatxo aretoan

Iran-era egindako bidaiaren argazki erakustaldia asteazkenean Salatxo aretoan

PPLL

Domingo, 27 de noviembre 2016, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joxe Mari Olasagastik eta bere emaztea den Maria Pilar San Sebastianek Iran-era egindako bidaiaren irudiak erakutsiko dituzte datorren asteazken honetan, arratsaldeko 19:00etan Salatxo aretoan eskeiniko duten emanaldian. Pasa den urrian Iran-era egindako bidaiaren kronika.

Oriotar bikote ezagun honek 12 egunetako bidaia egin zuten. Turismoa egiteko asmoz bidaiatu zuten, talde antolatu batean, beraz, hasera batean behintzat, guztia ondo lotuta. Gainera gia zoragarria izan zutela eta oso ondo ibili zirela diote.

Asteazkenean hobeto kontatuko dute, baina herrialde kultoa, lasaia eta bisitarientzat zeharo segurua dela aitortzen dute. « Inoiz ez gara sentitu deseroso edo bijilatuak, ez kale, bazar edo mezkitetan; alderantziz, guregana lasai jotzen zuten eta edukazio guztiarekin gainera, jakinmina haundia erakutsiz.Hango historiarekin gertatutakoa bezalaxe, zerbait bagenekien bertako artea eta eraikuntza liluragarritaz, bainan ikusitakoak gehiago areagotu du gure ezjakintasun sentsazio. Harrigarria Irango aberastasuna.Eskolan zerbait ikasi genuen, bainan beti ere gure zibilizazioaren aintzindariak grekoak eta erromanoak zirelakoan, ba... persaren zibilizaioak greko horien pare edo gainetik jartzea ez legoke hain gaizki», adierazten dute.

Eta batez ere, herrialde oso lasaia dela frogatu dute, eta ez herrialde arriskutsua, komunikabideetan askotan esaten den bezala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios