Diario Vasco

«Han ikusitakoa hemen erabili dezakegu»

Opariak  trukatzen. Japoniarrak txapelarekin eta euskaldunak jasotako biserarekin Furuno aurrean.
Opariak trukatzen. Japoniarrak txapelarekin eta euskaldunak jasotako biserarekin Furuno aurrean.
  • Lan bidaia egin dute Japoniara Getaria, Hondarribia eta Orioko arrantzaleek Aztiko teknikariekin

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Hamar eguneko lan bidaia egin berri du Getaria, Orio eta Hondarribiko arrantzaleen ordezkaritza batek, Azti Tecnaliako teknikarien laguntzarekin. Azaroak 12 eta 22a bitartean Japonian egon dira bertako arrantza kontuak ezagutu eta ikusten.

Taldean bi teknikari Azti Tecnaliakoak ziren eta beraiekin Hondarribiko bi arrantzale, beste bat oriotarra eta azken biak getariarrak, Emeterio Urresti eta Juanjo Azkue. Bidaiaren asmoaren berri Elkano Arrantzale Kofradiako lehendakariak honela azaltzen du, «ikusita Japonian arrantza mundua oso garrantzitsua dela bertara joateko aukera hau sortu zenean taldea osatu eta hango arrantzatzeko sistemak ezagutzera joan gara. Haiek ere gure ofizioetan ibiltzen dira, bai hegaluzetan eta baita sareekin, eta ikusi nahi genuen lana nola egiten duten, ze ekipamendu dauzkaten eta abar. Itsasontziak ere nolakoak diren ze formakoak, nola dauden muntatuta... Bi astillero bisitatzeko aukera izan dugu eta oso ezberdinak dira benetan».

Sarearekin lanean, modu diferentean erabiltzen dituzte, «harridura sortu digu sarea botatzen duena on-tzi bat dela baino bere menpe beste lau ontzi daude, bosten arteko lana da. Ordutegia ere ezberdina da, gauerdian hasi eta goizeko 5:00ak bitartean lan egiten dute. Mugatuta daudenez, bi edo hiru ontzi arraina bilatzen ibiltzen dira, exploradoreak izango balira bezala eta aurkitutakoan beste etortzen da sarea botatzera. Geratzen direnak gero harrapatutako arraina kargatzen dute. Sarea daramanak ez dauka neberarik, sarea botatzeko bakarrik erabiltzen dute».

Han ere arrain ezagunak arran-tzatzen dituzte, «sardina, berdela, txitxarroa eta gero hemen ikusten ez den bakailuarrai antzeko bat, gau batean beraiekin atera ginen ikustera nola lan egiten zuten eta arrain mota hau atera zuten, 8 edo 10 mila kilo atera zituzten. Sareak an-tzekoak dira baino forma ezberdinak dituzte, agian lodiagoak. Gureak ikusi zituzten beraiek eta guk beraienak. Orain bilduko gara hemen han ikusitakoa aztertzeko. Horretarako joan gara eta konklusioak aterako ditugu zer hobetu dezakegun ikusi behar da. Garbi dago beraiek ere arrantzan ondo egiten dutela eta beti dago ikasteko aukera». Portu asko ezagutu dituzte, «han uharteak direnez portu asko daude, arrantzakoak, merkanteenak edo aisialdikoak».

Foruno enpresa

Bidaia luzea eta neketsua izan zen eta heldutakoan lehen geldialdia Foruno izeneko enpresa batean izan zuten. «Itsasoko ekipamendua hornitzeko sortutako enpresa da, denetik dauka, sonarrak, sondak eta nabigazioko tresna guztiak. Beraiek antolatu ziguten bidai osoa. Gauza asko ikusi ditugu eta han ikusitakoa hemen erabili dezakegu».

Kuriositate modura Emeteriok zera kontatzen digu, «euskaldunok esaten dugu 'txapela buruan eta ibili munduan' eta horrela txapelak opari gisa eramatea pentsatu genuen. Peine de los Vientos, Chillidaren irudiaren eskultura txiki batzuk ere eraman genituen baino gure sorpresa izan zen txapelak izan zuten arrakasta. Forunoko zuzendaritzako denak txapela soinean berehala jarri eta oso pozik azaldu ziren, batek Donostia ere ezagutzen zuen eta oso gustura geratu ziren txapelak jasotakoan».

Lan bidaia izan arren, asteburuan bazterrak ezagutzeko modua izan zuten. Mugitzeko trena erabiltzen zuten, «baino nolako trenak, oso bizkorrak. Kotxea baino gehiago erabiltzen dute trena. Gauean afaltzera joatean bi arazorekin egiten genuen topo, eserlekurik gabekoak ziren jatetxeak, lurrean eseri behar eta palilloak erabili behar jateko». Alarde izeneko jatetxe bat ere bisitatu zuten, «sukaldaria Hondarribian hiru urtetan egon zen eta orain bertan euskal gastronomia eskaintzen du. Gero gauean han karaokeak du arrakasta».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate