Diario Vasco

Herriko ordezkaritza zabala gaur Zaldibarko Euskal Herriko trikitilari gazteen txapelketan

  • Jugatz Oleaga Naiara Mantzizidorrekin arituko da eta Jurgi Ituarte Izaro Oleagarekin. Hitzordua 17:30ean da Zaldibarko Olazar pilotalekuan

Leku eta herri berean lortu zuten iaz Itziarko Naiara Mantzizidor eta Aizarnazabalgo Jugatz Oleaga bikote gazteek beren txapela.

Aurten ere asmo berarekin doaz gaur ospatuko den XXV. txapelketa honetara baina beste zazpi bikote izango dituzte aurrez-aurre; bikote horietako bat gainera Aizarnazabalgo Jurgi Ituarte eta Izaro Oleagak (Jugatzen ahizpa) osatutakoa da.

Gaur arratsaldez trikiti musika alaiak entzunez gozatu nahi duten orok, hitzordua dute Zaldibarko Olazar pilotalekuan arratsaldeko 17:30etik aurrera.

Errege kabalgata

Bihar arte dago epea umeek erregaliak eta opariak jasotzeko Errege kabalgata egunean.

Aizarnazabalgo liburutegian edota Guraso Elkarteko norbaiti eman behar zaio izena, eta umeko 12 euro ordaindu behar dute, epez kanpoko izenik ez baita inolaz ere onartuko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate