Diario Vasco
Jende mordoa bildu zuen atzo bidegorriaren aldeko martxan.
Jende mordoa bildu zuen atzo bidegorriaren aldeko martxan. / ARGAZKIAK K. A.

Bidegorriaren aldeko garraxia

Atzo hainbat lagunek hartu zuten parte bidegorriaren aldeko martxan. Arroabeko auzotarrek antolatuta, Narrondon hasi eta Zestoan amaitu zen oinez edo bizikletaz egin zen martxa, non eta familia osoak, heldu zen gazte pilak hartu zuten parte eskuz esku, bidegorria behingoz amaitzeko eskatuz.

Gogorazi Legazpi eta Zumaia arteko herri guztiak batuko dituen bidegorria amaitzeko soilik 5 kilometro falta direla osatzeko, Iraeta eta Narrondo artekoa tramua hain zuzen. Hau behingoz amaitzezko eskatuz hainbat ekimen ari da bultza-tzen Arroabeko Ezkaizto Auzo Elkartea, atzoko martxa tarteko.

Horrez gain ostegunean mozio bat eztabaidatu eta onartu zen aho batez Zestoako udaletxean, hemendik bailarako udalen elkarlana bultzatu eta denak batera Gipuzkoako Foru Aldundiari hau behingoz amaitzeko eskatu diezaioten.

1936an jaiotakoe bazkaria

Urtero legez, 1936an jaio ziren herritarrak elkar arteko bazkaria egingo dute, abenduaren 8an, jubilatuen tabernan. Aurrez, 12:00etan, falta diren kintoen aldeko meza izango da. Izena emateko 943.14.73.52 (Mº Angeles) deitu, abenduak 1 baino lehen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate