Diario Vasco

3x3 saskibaloi txapelketarako izen ematea zabalik dago

Beste urtebetez, 3x3ko saskibaloi txapelketak hartuko du Karela kiroldeagiak abenduaren 8an. Azken urteetan bi egunetan egin bada ere, aurten, egutegiak baldintzatuta, egun bakarrean izango da saskibaloiaren festa. Txapelketak kutsu herrikoia dauka eta eskualdeko jokalariei zuzenduta dago batik bat.

Iaz ehundik gora talde eta 500 inguru jokalari pasa ziren Karelako pistatik eta, aurten ere, ez da gutxiago espero.

Izen-ematea Karela kiroldegian egin daiteke. 20 euro kostatuko da izen-ematea 4 jokalari edo gutxiago badira eta 25 euro 5 jokalari edo gehiago dituzten taldeentzat. Dena dela, kamiseta jasoko dute opari jokalari guztiek. Horretaz gain, bestelako sariak ere izango dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate