Diario Vasco

Javier Cenzanoren erakusketa bisitatzeko azken bi egunak

Javier Cenzano donostiarrak eskuz egindako argizaiolak ikusteko epea bihar itxiko da, izan ere igandean amaituko da kultur etxean daukan erakusketa. Cenzanok arotz-lanak egiten ditu, modu tradizionalean, Donostiako Gros auzoan bere aitak hasitako lanari jarraipena emanez

Javier Cenzano argizaiolekin interesatu zen orain dela urte batzuk eta lan handia egin du geroztik argizaiolen pistari segitzen. Horren ondorio da erakusketa hau. Gipuzkoan barrena joan-etorri asko egin ondoren, argizaiol mota ugari ezagutzeko aukera izan du eta horien erreplikak egin ditu era tradizionalean. Lan handi horren emaitza da bere bilduma zabala eta Orion ikusi daiteken erakusketa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate