Diario Vasco

Zumarte Musika Eskolak Santa Zezili Eguna ospatu zuen atzo

Giro ederra. Trikitilari, panderojole eta bestelako musikariek herriko kaleak alaitu zituzten.
Giro ederra. Trikitilari, panderojole eta bestelako musikariek herriko kaleak alaitu zituzten. / ARANBERRI

Musikak hartu zituen atzo arratsaldean herriko kaleak. Izan ere, Zumarte Musika Eskolak hilaren 22an izan zen Santa Zezili eguna ospatu zuen atzo eta ikasle eta irakasleek musika kalera atera zuten beste urte batez.

Kalejira egin zuten lehendabizi. Zumarte aurretik abiatuta herriko kaleetan zehar ibili ziren musika eskolako musika txokoa 1. eta 2. maila, musika mintzaira 1. eta 2. mailako ikasleak, Trikitilari-Panderojoleak eta Musika Eskolako Txaranga. Hauekin batera hor izan ziren dan-tza taldeko kideak ere eta 'Maketume' eta 'Alunelul' abestiak dantzatu zituzten guztien artean leku desberdinetan geldiuneak eginda.

Hala ere, ez ziren hor amaitu atzoko ospakizunak. Kalejiraren ostean emanaldi polita eskaini zuten Zumarteko talde desberdinek Sutegi eraikineko auditorioan. Urtea amaitu baino lehen, instrumentu desberdinetan trabatzen ari direla ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate