Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
Viernes, 25 de noviembre 2016, 00:22
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Jose Luis Franzesena organo-joleak eta Mariatxen Urkia sopranoak kontzertu berezia eskainiko dute larunbat honetan, azaroaren 26an, arratsaldeko 19:00etan. Laugarren urtez jarraian antolatu da organo kontzertua Musika Lagun Artean zikloaren barruan, Bidaniko San Bartolome parrokiako Cavaillé-Coll/Mutin organoa bere distira guztian entzun ahal izango dena. Franzesenak eta Urkiak eskainiko duten organo kontzertuan garai ezberdinetako piezak entzun ahal izango dira, besteak beste, Bach, Sarasua, Mozart, Grieg, Bizet, Adams edota Sarasate konpositoreenak, baita Franzesena berarenak ere. Bidaniko organoa duela hiru urte eraberritu zen eta ordutik hainbat emanaldi antolatu ditu San Bartolome parrokiako batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bidania-Goiazko Udalaren laguntzarekin.
114 urteko organoa
San Bartolome elizako organoa 1902 urtean eraikia izan zen Cavaillé-Coll/Mutin etxe ospetsuan eta Muñoa familian dohaintzan eman zuen herriarentzako.
Orduan 32.000 franko ordaindu zuten instrumentuagatik. Datorren abenduaren 28an beteko ditu 114 urte eta denbora horretan guztian ez du jasan garrantzizko aldaketarik.
Organoa ezagutzen direnekin alderatuta tamaina ertainekoa da baina aurrez programatu daitezkeen erregistroak izateagatik nabarmentzen da, Charles Mutin instrumentuaren sortzaileak asmatutako sistemaren bitartez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.