Diario Vasco

Santa Zezili eguneko ospakizunetan murgilduta

Emanaldia. Talde desberdinak izango dira gaur arratsaldean Sutegin.
Emanaldia. Talde desberdinak izango dira gaur arratsaldean Sutegin.
  • Gaur izango dira Zumarte Musika Eskolaren kalejira eta musika emanaldia

Zumarte Musika Eskolak hilaren 22an izan zen Santa Zezili eguneko ospakizunak burutuko ditu gaur. Ikasleek eta irakasleek musika kalera aterako dute, 'Musikalean' ekimenaren barruan.

Ekimen hau Euskal Herriko Musika Eskolen elkartetik antolatutako kalejira da, Santa Zezili (musikarien zaindaria) eguna ospatzeko, eta bertan Euskal Herri osoko Musika Eskoletako talde desberdinak, ordu berean, kalejiran aterako dira herri desberdinetan zehar.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteari esker martxan jarri zen 'Musikalean' eta herri edo hiri bakoitzeko kaleetan ekintza musikalak egitean datza. Era honetara, musika kalera atera eta festa giroa herrietan zabaltzeko asmoa dute.

Gaur arratsaldeko 18:00etan eta Euskal Herriko beste hainbat musika eskolekin batera hasiko da kalejira. Musika eskolako musika txokoa 1 eta 2 mailakoek, musika mintzaira 1 eta mailako ikasleek, Trikitilari-Panderojoleek eta Musika Eskolako Txarangak parte hartuko dute, eta dantza taldeko kideak ere gonbidatuta daude bertan parte har-tzera. Kalejirak geldiune batzuek egingo ditu zenbait lekuetan eta bertan bi abesti dantzatuko dira 'Maketume' eta 'Alunelul'.

Ondoren, musika kalean izatetik aretora pasako da, Sutegi eraikineko auditoriora hain zuzen ere. Bertan musika eskolako talde desberdinen emanaldiekin gozatzeko aukera izango da 19:00etatik aurrera.

Musikarien egunak txikienentzako lekua ere izan behar duenez, larunbatean, goizez, Zumarte Musika Eskolako ganbaran 0-3 urte bitarteko haurrentzat 'Lalala Soinu Gela' musika tailerra antolatu du Zumartek lehenengo aldiz eta arrakasta handiz gainera. 0-3 urte bitarteko 33 haur-familiak eman baitute izena.

Horrez gain, Santa Zeziliren inguruan Abesbatzak ere izango du bere lana. Santa Zezili inguruko ekitaldien barruan Zumarte Abesba-tzako gazteek, asteburu honetan, Hondarribian Gipuzkoako Abesba-tzen Federazioak antolatu duen Gazte Koruen IX. Tailerrean parte hartuko dute.

Musika korala lantzeko asteburu-pasa izango da, aurten gonbidatu diren bi zuzendariak Josu Elberdin eta Javier Busto dira eta ekipoa osatzeko Aitor Gabilondo izango dute beraiekin, azken hau arduratuko da landuko den errepertorioari dagokion interpretazio tailerraz.

Igande arratsaldean, Donostiako Tabakaleran guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate