Diario Vasco

Maria Maestra haurreskolaren 10. urteurren festa, bihar

Haurreskolak. Dagoeneko bere 10. urteurrena bete du.
Haurreskolak. Dagoeneko bere 10. urteurrena bete du. / ETXEBERRIA
  • Urte hauetan haurreskolatik pasatu diren haur, guraso eta hezitzaileak gonbidatuak daude

Orain dela 10 urte jarri zen martxan Orioko Maria Maestra haurreskola. Geroztik herriko haur asko pasa dira haurreskolaren instalazioetatik eta, gaur egun, herritarrek oso ondo baloratzen duten zerbitzua da.

Urteurren borobil hau ospatzeko, Maria Maestra haurreskolako arduradunek festa giroko ospakizuna antolatu dute biharko, arratsaldeko, 17:00etan hasita, haurreskolan, eta bertara gonbidatu nahi dituzte Orioko haurreskolatik hamar urteotan pasa diren haur, guraso, familiar eta hezitzaile guztiak.

Eguraldiak laguntzen badu, merienda txiki bat egingo dute haurreskolako terrazan eta, horrez gain, hamar urteotan bertan izan diren haur-talde guztien argazkiak jarriko dituzte ikusgai haurreskolaren sarreran. Gainera, urte hauetan egindako argazkiekin proiekzio bat prestatu dute, musikaz lagunduta. Beraz, arratsalde polita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate